500.000 euroko dirulaguntza Euskampus fundazioari, lankidetzarako mugaz gaindiko laborategien sarea garatzeko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 500.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Euskampus Fundazioari, R-LTC ekimena garatu dezan, hau da, Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategien Sarea.

Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborateak (LTC) bikaintasuneko ikerketa nazioartekotzen duten ekimenak dira, eta berrikuntza sustatzen dute ikerketatik. Esparru egonkor bat eskaini nahi dute esparru espezifiko batean ikerketa-proiektuak gauzatzeko, emaitza zientifikoen balio erantsia handitzeko eta mugaz gaindiko baterako ikerketaren ikusgarritasuna handitzeko Europako Batasunen eta nazioartean.

Mugaz gaindiko ikerketa komunitateak

Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategiak 2015az geroztik garatzen dira Euskampus Bordele Kanpusaren esparruan, Bordeleko Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean. Euskampusen bazkide estrategikoak (Tecnalia eta DIPC) eta IdEx Bordeaux ere ekimenaren sorreran daude, bai eta laborategiaren helburuak lortzen lagun dezaketen EAEko edo Frantziako beste ikerketa-erakunde batzuk ere.

Erakunde-esparru egonkor bat eskaintzen du ekimen honek, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikerketa-taldeek elkarrekin lan egin dezaten eta benetan mugaz gaindikoak diren ikerketa-komunitateak sortzen lagun dezaten, ikertzaile junior edo seniorrak eta ikasleak tartean sartuz. Hauek ikerketa-talde batetik bestera mugarik gabe igaro daitezke eta horrela ikuspegi komun bat partekatu.

Ekimenaren sorreratik,  Lankidetzarako Mugaz Gaindiko lau laborategien sortu dira:

  • Kimika fisikoan eskala kuantikoan, QuantumChemPhys
  • Ingeniaritzan, AENIGME (Fabrikazio Berdeko eta Ekodiseinuko Akitania Euskadi Sarea)
  • Matematikan eta bere aplikazioetan, TRANSMATH
  • Zementu-oinarri jasangarrietan konposatutako materialetan, GREEN CONCRETE

Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategi hauek mugarri bat izan dira mugaz gaindiko eta euroeskualdeko campusa garatzeko eta sendotzeko.

Euskampusi, patronatua osatzen duten erakundeetako ikerketa-taldeen eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko lankidetzaren eragile katalizatzaile, bideratzaile eta dinamizatzaile gisa, LTCak diseinatu eta inplementatzea dagokio. Helburu nagusia izan da egonkortasun-esparru bat ematea taldeen arteko lankidetzei, aldez aurretik behar bezain ibilbide sendoa izanik, talde hauek ikerketa partekatuaren agendaren barruan proiektu estrategiko berriak bultzatzen baitituzte.

Euskampusek, LTC bakoitzarekin sinatutako hitzarmenen bidez, laborategi bakoitzak egiteko konpromisoa hartzen duen ikerketa-proiektuek eragindako gastuak eta inbertsioak finantzatuko ditu.