Atotxako geltokiko oinezkoentzako behin-behineko pasabidea urriaren 13an irekiko da

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, ETSren bidez, hilaren 13an irekiko du Atotxako geltokiko behin-behineko oinezkoentzako pasabidea. Sarbide berriak, auzo hori Donostia erdigunearekin lotzen duen Egiako azpiko pasabidea ordezkatuko du.

Bi aste inguruan bi sarbideak egongo dira martxan, eta, ondoren, Egiako azpiko pasabidea itxiko dute. Itxiera horren arrazoia Atotxako geltokia, euskal hiriburuetan eraikiko diren abiadura handiko hiru terminaletatik lehena, eraikitzeko obra fasea da.

Hilaren 13an behin-behineko pasabide berria jarriko da martxan, Erdialdea eta Egia auzoen arteko loturari dagokionez, oinezkoen zirkulazioaren ordezko aukera gisa. Bi aste geroago Egiako azpiko pasabidea itxi ondoren, ez da aldatuko Frantzia pasealekutik egungo tren-geltokiko nasetara, autobus-geltokira eta ibilgailuentzako lurpeko aparkalekura sartzeko bidea, eta horiek irekita jarraituko dute, gaur egun bezala.

Egiako azpiko pasabidea ixteak trenbide plataformaren Tabakalera aldean behin-behineko geltokia eraikitzeko lanak osatzea ahalbidetuko du.

Atotxako geltokia birmoldatzeko lanak amaitu ondoren, Egiako azpiko pasabidea handitu egingo da, eta ohiko sarearen eta abiadura handiko nasetara sartzeko atari berrien arteko lotura egingo da.