Zahartze aktiboa bultzatzeko adinekoentzako kultur ikastaroa antolatu eskainiko dute Udalak eta Deustok

0
Azpeitiko Udalak eta Deustuko unibertsitateak eskainiko dute ikastaroa, herritar batzuen eskariz antolatu da. Datorren astetik ekainera bitartean eskainiko dira saioak.

Herrian orain artean herrian eskaintzen zen eskaintza mantentzeko helburuz, Azpeitiko Udalak eta Deustuko unibertsitateak aisialdi kulturalerako ikastaroa antolatu dute ikasturte berrirako. Duela Zenabit urtetatik EPA-n eskaini izan da programa, baina ikasturte berrian eskaintza hori ez zela mantenduko ikusita, herritar talde batek udaletxera luzatu zuen eskaria.

Udalak zahartzaro aktiboa bultzatzeko duen konpromisoaren baitan, ikastaroari heldu eta eskaintza mantentzeko ahalegina egin du. Deustuko Unibertsitatearekin duen elkarlana baliatuz, helduei zuzenduriko ikasturte osorako ikastaroa antolatu du: “Adineko gero eta aktiboak ditugu herrian, eta adinean gora egin ahala, gizarte sareak mantendu eta gorputza zein burua aktibo izatea gero garrantzitsuagoa da. Ikastaro honen bidez, adinekoentzako dugun eskaintza mantentzea nahi dugu”, zehaztu du Leire Goenaga Gizarte Batzordeburuak.

Ikastaroaren xehetasunak

Pertsona guztiei irekitako hezkuntza-gunea da, esperientzoa trukeak eta zentzu kritikoa eta parte-hartzailea sustatuz, garapen pertsonalerako eta bizialdi osoko ikaskuntzarako beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak errazteko. Ikasten gozatuz edo gozatuz ikastea helburu duen programa da. Hori guztia hainbat gairi buruzko ikastaroen eskaintza baten bidez. Ikastaro horiek, berez aisialdirako aukera izateaz gain, literaturaren, artearen, musikaren eta historiaren bidez kultura- eta gaurkotasun-gaietara hurbiltzen lagunduko dute.