4000 ikusle Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren XXX. Edizioan

0

Donostiak Poltsiko Antzerkiaren 30. jaialdiaren balantze bikaina egin du, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Covid19aren eraginpean jarraitu dugun urte honetan, batez beste, 4.000 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, txotxongiloez, musikaz eta kabaretaz gozatzera irailaren 24tik otsailaren urriaren 10era.

Otsailean atzeratu ostean, jaialdia udazkenean itzuli da berrikuntza nagusi batekin: kanpokaldean kokatutako karpetan egin da ia osorik indarrean diren uneko segurtasun- eta osasun-arauak bermatzeko. Osasun-mugen ondorioz ikuskizunak ezin izan dira ohiko hainbat espazio eta tabernetan eskaini eta ikusleen beharretara egokitutako agertokiak sortu dira 3 plazetan eta astebukaeretan.

17 konpainia izan ditugu 8 agertokitan banatuta; guztira, 32 emanaldi. Beste urte batzuetan bezala, aurten ere arreta berezia eskaini zaio tokiko sorkuntzari eta 16 emanaldi izan dira euskaraz. Konpainiek eskerrak eman dizkiote Donostia Kulturari eta ikuslegoari. ikusleen erantzuna ezin hobea izan da, ez bakarrik karpa eta ikuskizunetara kopuru handietan joan direlako, baita segurtasun-arauak zintzo jarraitu dituztelako.