Udalak aurrez aurreko arreta berreskuratuko du aurretiko hitzordurik gabe, eta udal-organoak berriz ere aurrez aurrekoak dira

0

Barakaldoko Udalak aurrez aurreko arreta berreskuratuko du, aurretiko hitzordurik gabe. Osasun-larrialdia amaitu ondoren, Udaleko Prebentzio Zerbitzuak osasun-egoera berrira egokitzeko Udalak hartu beharreko neurriak aztertu ditu.  Horrela, bada, Udalaren ateak berriz ere irekiko zaizkie herritarrei, udal-izapideak egin ditzaten, aldez aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe, Herriko Plazan, Clara Campoamorren eta Gurutzetan dauden Herritarren Arretarako hiru bulegoetako edozeinetan.

Neurria datorren urriaren 18an jarriko da indarrean.  Goizetan, 09:00etatik 14:00etara, hitzordurik gabe emango da arreta hiru HAZetan. «Salbuespen bakarra da erroldan alta emateko, baja emateko eta aldaketak egiteko izapideei ez zaiela erantzungo aurretiko hitzordurik gabe; izan ere, izapide konplexuak dira, denbora asko behar da izapide horiei erantzuteko, eta herritarrak ekarri beharreko dokumentazioa behar dute.  Horregatik, aurretiko hitzordua eskatzean, behar den dokumentazio guztia behar bezala azalduko da, eta, horrela, izapidea azkar eta behin bakarrik egingo dela bermatuko dugu» azaldu du Gorka Zubiaurrek.

Zerbitzuaren gomendioei jarraituz, aurrez hitzordua eskatuta zerbitzuraino hurbiltzea erabakitzen duten pertsonen arreta ere aldi berean mantenduko da, 010 telefonora deituz. Gainera, Herriko Plazako bulegoak aldez aurreko hitzordua baino ez du izango astelehen, astearte eta asteazkenetako arratsaldeetan, 17:00etatik 18:45era, eta larunbatetan 10:00etatik 12:45era.

«Herritarrei gomendatu nahi diegu, ahal den neurrian, aurrez aurreko arreta jaso behar dutenean, aurretiko hitzorduaren bidez egin dezatela; izan ere, hitzordua ematean, ekarri behar duten dokumentazioa adieraziko diote, horrela, ez dute 2 egunetan etorri beharko, eta, gainera, hitzordua eman dioten orduan artatuko dute, balizko ilararik itxaron beharrik gabe» azpimarratu du Zubiaurrek.

Azkenik, komeni da gogoraraztea egoitza elektronikoaren bidez izapide guztiak etxetik eroso egin daitezkeela B@KQ ziurtagiri elektronikoa izanez gero. Herriko Plazako HAZen doan lor daiteke ziurtagiria.  Gainera, Barakaldok zazpi bulego elektroniko ditu hiriko hainbat puntutan, eta horietan edozein dokumentu erregistra daiteke, errolda-agiriak atera daitezke eta kultur etxeetako ikastaroetarako plaza libreak kontsulta daitezke.

AURREA AURREKO GOBERNU-ORGANOAK
Datorren astetik aurrera abian jarriko den beste neurrietako bat da gobernu-organoak aurrez aurre berreskuratzea.  Horrela, batzordeak, Gobernu Batzarra, Bozeramaileen Batzordeak eta Osoko Bilkura aurrez aurre egingo dira.  Osoko bilkuraren kasuan, 10 laguneko foroa ezarri da, eta nahitaez erabili behar da fpp2 maskara.