Beatriz Artolazabal sailburua ’10 urte eta gabe. Elkarbizitza eraikiz’ solasaldian izan da Gasteizen

0
  • Gaurkoa Eusko Jaurlaritzak ETAren amaieraren hamargarren urteurrena dela-eta antolatu dituen ekitaldietan lehena da

Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, 10 urte ETArik gabe. Bizikidetza eraikitzen solasaldian izan dira. Gogora Memoriaren Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak antolatutakoa da, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, Gasteizko Villa Suso jauregian. Haiekin batera izan dira José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea, Aintzane Ezenarro, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Mónica Hernando, Giza Eskubide, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria.
Dani Alvarez aurkezleak gidatu du solasaldia, eta honako hauek hartu dute hitza: Maria Jauregi eta Marta Buesa, ETAk hildako biktimen senideak; Joseba Ezeolaza, Memoria Digna Gogoan taldeko kidea; Paul Rios, Lokarriko koordinatzaile ohia; Joseba Urrusolo, ETAko kide ohia, eta Iciar Bollain, Maixabel filmaren zuzendaria.
Ekitaldian izan dira Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia; Jon Armentia, Gasteizko Udaleko alkateordea; EAJ-PNV, PSE-EE eta Elkarrekin Arabako ordezkariak Arabako Batzar Nagusietan; Izaskun Landaida eta Zuriñe Elordi, Emakundeko zuzendari eta idazkari nagusia hurrenez hurren; ETAk hildako biktimen senideak; Fernando Buesa Fundazioko kideak, eta Gogoan por una memoria digna elkartekoak.

Bihar, urriak 19, solasaldia Donostian
Gaur arratsaldekoa ETAren amaieraren hamargarren urteurrenaren ingurumarian antolatu diren ekitaldietako lehena da. Bihar, 18:30ean, bigarren solasaldia egingo da Donostiako Udaletxeko pleno aretoan. Bertan, Josu Elespe eta Edurne Albizu, ETAk hildako biktimen senideak; Mikel Basabe, Aralarreko legebiltzarkide ohia; Pello Salaburu, Memoria Digna Gogoan elkarteko kidea; eta Aitor Gabilondo, Patria saileko zuzendaria, izango dira hizlari.
Solasaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunean eta Gogoraren webgunean.