200.000 euro doktore ikertzaileen mugikortasun-programarako

0
Bilbao 17-01-2020 Con motivo de su estancia hoy en Bilbao, el ministro de Ciencia e Innovación, Pedro Duque ha visitado esta tarde la Universidad del País Vasco. En concreto, ha conocido distintas instalaciones y servicios de la Escuela de Ingeniería de Bilbao, en compañía de la rectora de la UPV/EHU, Nekane Balluerka; el director de la Escuela, Enrique Amezua; el fundador de Espazio Gela y del Observatorio Astronómico, Agustín Sánchez Lavega; el vicerrector de Investigación, José Luis Martin; y el delegado del Gobierno, Jesús Loza. Junto al Observatorio Astronómico, el ministro ha visitado las instalaciones del Vivero de Empresas ZITEK y las distintas Aulas Universidad-Empresa que tienen su sede en la escuela./// Gaur Bilbon zegoela, Pedro Duquek, Zientzia eta Berrikuntza ministroak, Euskal Herriko Unibertsitatea bisitatu du arratsaldean. Hain zuzen ere, Bilboko Ingeniaritza Eskolako instalazio eta zerbitzu batzuk ezagutu ditu, UPV/EHUko errektore Nekane Ballueka, Eskolako zuzendari Enrique Amezua, Espazio Gelaren eta Behatoki Astronomikoaren fundatzaile Agustín Sánchez Lavega; Ikerketaren arloko errektoreorde José Luis Martin; eta Espainiako Gobernuko ordezkari Jesús Loza zegoela. Behatoki Astronomikoaz gain, Zitek Enpresa Mintegia eta eskolako Unibertsitate-Enpresa gela batzuk ere bisitatu ditu © MITXI

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du doktore ikertzaileen mugikortasun-programarako dirulaguntzak arautzen dituen Agindua.

200.000 euroko diru-kopuruarekin, deialdi honek dirulaguntzak eskaintzen ditu ikerketa-zentroetan egonaldiak egiteko –dedikazio esklusiboarekin-, I+G+i-ko erakunde eta zentroetako unibertsitate-irakasleen eta ikertzaileen mugikortasun geografikoa sustatzeko eta haien gaitasunak eta ikerketa-taldeen lehiakortasuna hobetzeko helburuz.

Ikertzaileen mugikortasun-programa hau bi modalitatetan garatzen da:

  • A modalitatea, ikertzaile seniorren mugikortasunerako, langile iraunkorrentzat (150.000 euro)
  • B modalitatea, ikertzaile juniorren mugikortasunerako, langile ez-iraunkorrentzat (50.000 euro)

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente gisa ziurtaturiko entitateak. Euskaditik kanpo kokatutako ikerketa zentroetan egonaldiak egingo dituztenak, aldiz, laguntzen eskatzaile den entitatearekin lan-harremana duten ikertzaileak izango dira. Euskal ikertzaileak maizen mugitu izan diren ikerketa zentroak honako herrialde hauen egon ohi dira: Erresuma Batuan, Alemanian, Amerikako Estatu Batuetan, Australian, Txilen, Kanadan, Suedian, Danimarkan, Errusian edo Zeelanda Berrian, besteak beste. Ikertzaile horiek doktore izan beharko dute, eta laguntza jasoko duen entitatean gutxienik bi urteko antzinatasuna.

Destinoko zentroan egingo duen egonaldian, harrera-ekipoaren lan-ildoan integratuta dagoen ikerketa-proiektu bat, edo trukeak eta maila handiko lotura zientifikoak ezartzera bideratutako beste jarduera batzuk egin beharko ditu ikertzaileak. Egonaldi hau 2022 urtean burutu beharko da, eta gutxienik bi hilabete eta gehienez sei hilabeteko iraupena izango du.

Ikertzaileentzako mugikortasun-programak tresna egokia dira, ikerketa sustatzeko Hezkuntza Sailaren lan-ildoen baitan, komunitate zientifiko eta teknologikoa prestigio handiko ikertzaileekin harremanetan jartzeko, bai eta unibertsitateko irakasleen ezagutza zientifikoak eta teknikoak eguneratu eta perfekzionatzeko ere.