Bi urteko etenaldiaren ondoren, “España Verde” marka turistikoan parte hartzen duten elkarteak aurrez-aurreko bileratan Bildu dira berriz. Oraingoan, Kantabrian, aurten marka koordinatzen duen erkidegoa.
Bi egunetan zehar, atzo eta gaur, lau EE.AAetako ordezkariek (Euskadi, Asturias, Kantabria eta Galizia), euren artean Jesus Maria García de Cos Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordea, eta Turespañakoek marketin plan berriari buruz, sustapenerako ikusentzunezko euskarri berriari buruz, “Espaiña Verde”-aren IbilbIde Handia produktu turistikoari buruz edota datorren urterako ekintza-planari buruz hitzegin dute, besteak beste.