41 herrialdetako ehun film baino gehiagok ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioan parte hartuko dute

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur.

Jaialdia azaroaren 12an hasiko da, inaugurazio-gala batekin, Arriaga antzokian. Azaroaren 19ra arte, ZINEBIk 123 film programatuko ditu, horietatik 45 euskal produkziokoak (34 film labur eta 11 film luze). Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago Estatu mailako estreinaldiak dira.

Sail Ofiziala – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 55 film ditu. Horietatik 54 estatu mailako estreinaldiak dira. ZINEBIk edizio hibridoaren aldeko apustua egin du berriro; beraz, filmak zinema-aretoetan erakusteaz gain, zenbait proiekzio eta jarduera online egingo dira FILMIN plataformaren bidez. Proiektatutako film guztiek (aurrez aurre edo online) azpitituluak euskaraz izango dituzte.

Aurtengo edizioan Imanol Uribek eta Margarethe Von Trottak jasoko dituzte ohorezko Mikeldi sariak.

Informazio gehiago hemen.