Pedro Azpiazu: «Jaurlaritzak prozesuak eta prozedurak arintzeko konpromisoa hartu du, 2022an inbertitu eta exekutatu ahal izateko”

0
PRUEBA

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua elkarrizketatu dute, gaur arratsaldean, Cadena Ser irrati katearen «La Ventana Euskadi» programan. Bertan azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du prozesuak eta prozedurak arintzeko, 2022an exekutatu eta inbertitu ahal izateko, “aurten egiteko aukera baitago”.

Cadena Ser irrati-kateari eskainitako elkarrizketan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak azpimarratu du inbertsioa aldagai estrategiko garrantzitsua dela. Ildo horretan, aipatu du aurrekontuan 165 milioiko partida dagoela inbertsioen erakunde arteko plan baterako. Azpiazu sailburuak azaldu duenez, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren itunek zorraren eta defizitaren bidea ezartzen dute, eta ekarpenen gehikuntzak nolabaiteko lasaitasuna ematen du aurrekontu honetan.

Egonkortasunaren bidera itzultzeko eztabaidari dagokionez, Azpiazu sailburuak adierazi du prozesu hori ez litzakeela bat-batean egin beharko, baizik eta pixkanaka egokituz, “bestela urte hauetako potentzialaren zati handi bat galduko genukeelako”. Hori horrela, adierazi du Eusko Jaurlaritzaren asmoa dela pilatutako geldikinak erabiltzea gutxiago zorpetzeko eta, horrela, egonkortasun-bide horri ekiteko.

Aurreikuspen ekonomikoei buruz galdetuta, Azpiazu sailburuak azaldu du aurreikuspen ekonomikoei eutsiko zaiela, nahiz eta gai batzuek eragina izango duten. “Gure aurreikuspenak zentzuzkoak direla uste dugu”, gaineratu du.