Donostiako Udala urdinez argiztatuko da Hartutako Kalte Zerebralaren Egunagatik

0
binary comment

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela eta (urriaren 26an, asteartea),

  • Donostiako Udala urdinez argiztatuko da 25etik 26rako gauean.
  • Honetaz gain, ATECE-GIPUZKOA elkarteak informazio-mahai bat jarriko du Gipuzkoa Plazan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinaren aurrean, 10:00etatik 13:00etara.
  • Eguerdiko hamabietan elkartearen logotipoa eramango duen pankarta bat altxatuko da, “JUNTOS-ELKARREKIN” mezuarekin batera. Gure kolektiboaren aldeko manifestu bat irakurriko da.
  • Era berean, Aita Menni erakundearekin lankidetzan, egun horretan bertan, urriaren 26an, kontzertu solidario bat egingo da 18.00etan Donostiako San Bizente elizan Aita Donostia Abesbatzaren partaidetzarekin. Kontzerturako sarrera librea eta doakoa da.

 

ATECE elkartea

ATECE irabazi-asmorik gabeko elkartea da, kalte zerebrala (iktus batengatik, traumatismo kraneoentzefaliko batengatik, istripu zerebrobaskular batengatik, tumore zerebral batengatik) duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin lan egiten duena.

Kalte zerebral baten ondorioak anitzak dira eta, larritasunaren eta kaltetutako eremuaren arabera, mugikortasun-nahasmenduak, komunikazio-arazoak, gabezia kognitiboak eta alterazio emozionalak eta jokabide-nahasmenduak agertzen dira. Sekuelen konbinazio horrek eguneroko bizitzako oinarrizko jardueraren bat egitea eragozten du kasu batzuetan, edo desgaitasun larria edo erabatekoa.

Kalte zerebralak prebalentzia handia du gure lurraldean, eta euskaldun askok dute kalte zerebrala.