Heriotzari Bizia Ematen jaialdiaren bigarren edizioa

0

Donostiako Udalak, Donostia Lagunkoiaren eta Osasuna Sustatzeko Zerbitzuaren bitartez, Bideginekin (Gipuzkoako dolu laguntzarako zerbitzua) batera, Heriotzari Bizia Ematen jaialdiaren bigarren edizioa antolatu dute.

Ekintza horien helburu nagusia hausnarketarako laguntza ematea da, hiltzeaz hitz egiten dugunean, zer behar dugun, zer nahi dugun eta zer gertatzen zaigun hausnartzeko. Elkarrizketa guneak sortu nahi ditugu, heriotzari buruz eta prozesu horrek dakarrenari buruz, beldurrik gabe hitz egiteko, aske eta eroso sentituz. Bizitzan heriotzaren pedagogia garatzen ez badugu, erdizka bizi gara.

Hainbat jarduera egingo dira jaialdian, esaterako, YouTubeko Dando Vida a la Muerte kanalean egunero 19:00etan zainketa aringarriei buruz hitz egingo dute estatuko eta nazioarteko adituek, eta errukiaren eta doluaren gaiak landuko dira. Horrez gain, ekintza gehiago izango dira: Death Kafeak (presentzialak eta on line), ipuin kontalariak, arte erakusketak, zine foruma, Hil aurretik nahi dut… horma, omenaldi musikalak, eta azaroaren 6an, larunbata, Bilbon egingo den azoka, jaialdiari amaiera emateko.