Bihartik aurrera irekita izango da Baigera II

0
Hilabeteetan behin-behineko zerbitzua eskaini ostean, bihartik aurrera Baigera IIak bere ohiko izaera hartuko du. Hala, lehiaketa publikoa irabazi ostean, Dima Santos Labakak kudeatuko du bihartik aurrera egoitza. Bihar, ate irekiak izang dituzte, eta 19:00etatik 20:00etara izango dute herritarrek bertaratzeko aukera.

Ostiraletik aurrera, berriz, ohiko jarduna abiatuko du. Hala, 10:00etatik 22:00etara izango da irekita asteartetik igandera bitartean; astelehenetan ixtita izango da. Bertan, kafetegi taberna zerbitzua eskaintzeaz gain, gosari, hamaiketako, bazkari, afari eta bestelakoak ere eskainiko dizkiete herritarrei.

Santosek inguruarekin eta ekipamenduaren ezaugarriekin bat datorren zerbitzua eskainiko du, eta bezeroak euskaraz atendituko ditu. Jatetxean bertako produktuak eskaini beharko ditu eta adinekoentzako Baigerako Zuzendaritza Batzordeak ezarritako tarifa bereziak aplikatuko ditu.

Horretaz gain, legea betez, adin txikikoei ezingo die alkoholik saldu, ezingo da erre, prezioen zerrenda eta jarduera lizentzia ikusgai eta erreklamazio orriak eskura izan beharko ditu, besteak beste.