Euskal zinemaren hitzordu berria Sagar Handian

0

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak antolatuta, eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, NYC Basque Film Festival-en edizio berri bat egingo da New Yorken, azaroaren 16tik 18ra.

Doako jaialdiaren helburua euskal kultura eta zinema Sagar Handira hurbiltzea da. Izan ere, frogatuta geratu da bertan zale-kopuru handia dagoela, aurreko edizioetan lortutako arrakasta ikusita.

Horrela, egun batzuez Village East by Angelika aretoa NYko euskal komunitateko kideen, Euskadin familia-harremanak dituzten pertsonen eta euskara eta euskal kultura gertutik ezagutzeko interesa duten tokiko herritarren topagune bihurtuko da.

Oraingoan hiru film proiektatuko dira:

Azaroaren16an: Nora, Lara Izagirrerena, berak filma aurkeztuko du eta ondorengo solasaldian parte hartuko du.

Azaroaren17an: Ander, Roberto Castónena.

Azaroaren 18an: Handia, Aitor Arregi eta Jon Garañorena.

 

Informazio gehiago:

https://nyc-basque-film-festival-2021.eventbrite.com