Zabalik berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko IX. Lehiaketaren epea

0

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko IX. Lehiaketa deitu du. Lehiaketaren bidez, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatuko dira, argitalpen digitalaren bidez zabaltzeko. Ikerlana argitaratzeko, hauek jotzen dira lehentasunezko gaitzat:

  1. Balioak aldatzea, umeen eta gazteen artean, bereziki.
  2. Emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren eremuetan duten kokapena hobetzeko estrategiak: hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta enpresaren arlokoak.
  3. Antolakunde sozio-ekonomikoko aldaketak, produkzio-eremuaren eta ugalketa-eremuaren artean oreka handiagoa lortzeko.
  4. Emakumeen aurkako indarkeriaren atentzioa eta prebentzioa.

Sariaren bidez, jendearen aurrean jarri nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunari laguntzen dioten gaiak ikertzen dituztenen ekoizpen intelektuala.

Emakundek editatuko du lan saritua, eta web-orrialdean argitaratuko du. Lanak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 17an amaituko da.