J80 klaseko munduko bela txapeldunei harrera

0

Donostiako Udalak harrera egin die gaur arratsaldean Olatz Muñoz, Patricia Alza eta Marta Lizarraga Real Club Nauticoko estropadalariei. Muñoez, Alzak eta Lizarragak, Laura Fernandez, Claudia Carpintero eta Carmen Arbaiza estropadalariekin batera Belako J80 klaseko munduko txapelketa irabazi zuten Danimarkan uztailean.

Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren izenean zoriondu ditu eta honakoa esan du: “Bela oso errotuta egon da beti gure hirian, baina zuek egin duzuena ikusita, ziur naiz bultzada handia emango diozuela”. Era berean, gogorarazi du, aurten Nautikoak 125 urte bete dituela, beraz, “urteurrenaren ospakizunak borobiltzeko balio izan du”.

Estropadalariek oroigarria jaso dute alkatearen eskutik eta honakoa esan dute: “Bidea luzea izan da. Hurrengo denboraldia prestatzeko unea da. Espero dugu horrelako poz gehiago emateko aukera izatea“.