Donostiako Udalak ‘Bertako produktuekin konprometituak’ sariak banatu ditu

0
binary comment

Udalak ‘Bertako produktuekin konprometituak’ sariak eman ditu gaur, Boulevardean, Bertako Produktuaren Eguna dela eta, jarrita dagoen karpa handian. Sarion bidez, Donostiako ostalaritza-establezimenduen, saltokien eta hotelen jarduna eta lan ona aitortzen da, tokiko produktuari dagokionez.

Hona hemen sariak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Donostia Sustapenaren Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterrak entregatutakoak jaso dituzten establezimenduak:

• Kostera jatetxea, ostalaritzako establezimenduen kategorian
• Lasala Plaza hotela, hotelen kategorian
• Elkano 1 Gaztagune, saltegien kategorian.

Sariak emateko orduan, tokiko produktuaren erabilera hartu da kontuan, hala kontsumorako nola salmentarako.

Ekonomia bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak eman ditu sariak eta, haren hitzetan, «sariok berreskuratu ditugu uste dugulako tokiko produktua sustatzeak aitorpena merezi duela. Hiru sarituek tokiko produktuarekiko konpromisoa dute; hain zuzen, presentzia handia du haien establezimenduetan eta eskaintza gastronomikoan. Batez ere, gure inguruneko ekoizpenen garrantzia azpimarratzen dute».