Euskal gastronomia Galiziako Xantar azokan

0

Basquetourrek atzo, osteguna, euskal gastronomia erakutsi zuen Galiziako Xantar azokan, aurten bere 22. edizioa ospatzen duena.

“Euskal erara: Euskadi, Gastronomika esperientzi bat” izenburua zuen aurkezpenak bi zati bereizi zituen. Bata, teknikoagoa, Turismoaren Euskal Agentziak turismo-, gastronomia- eta ardo-produktua garatzeko egin duen lana eta metodologia ezagutarazteko, baita Euskadi Gastronomika sarea ere. Eta bigarrena, promoziokoa, euskal kultura gastronomikoaren alderdi garrantzitsuenak eta identitarioak nabarmendu zituen, eta Euskadiko turismo gastronomikoaren plan eta esperientziekin lotu zuen.

Aurkezpenean, Expourenseko zuzendari-kudeatzaile eta Xantar-eko zuzendari den Rogelio Martinezek parte hartu zuen eta baita, turismoko ikaslek eta profesionalek, eta blogeru-talde batek ere.

Azokan, Euskadik toki bat du erakustoki orokorrean eta bertan gastronomia-liburuxkak eskaintzen ditu.

Turismo Gastronomikoaren Nazioarteko Aretoa Ourensen egiten da; aurten, Bideen gastronomia, frantsesetik hasi eta Zilarrezko Bidera, eta Portugalgo Bidea ardatz hartuta; izan ere, Portugalek garrantzi handia izan du beti aretoan, eta urtetik urtera handitu egiten da azoka honetan duen presentzia.

Eta aurtengo edizioaren beste nobedade bat, azoka formatu hibridora egokitu izana da. Xantarrek urtero antolatzen dituen jarduerak, hala nola zuzeneko sukaldaritzako tailerrak, dastaketa komentatuak edo leku enogastronomikoen aurkezpenak, zuzenean eta on line egin ahal izango dira aurten, eta horrek nazioarteko, Iberoamerikako batez ere parte-hartzea erraztuko du.

 

www.xantar.org