Bihar asteazkena, Mugikortasun Mahaia bilduko da. Orain artean Udaletxeko Areto Nagusian batzartu bada ere, oraingoan Itsas Etxea Auditoriumean izango da hitzordua. Hala esan du Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak.
“Hitzordua 18:30ean izango da, eta hiritarrak zein elkarteak bertara deitu nahi ditugu. Beste zenbaiten artean, Udalak proposatutako Portuko trafikoaren inguruko proiektu pilotoaz ariko gara. Gogoratu nahi dut urrian proiektu piloto hau abian jarri genuela, eta eten egin genuela Mugikortasun Mahaian jorratu arte”.
Hitzordua bihar izango da, eta iraupena ordu t’erdikoa izatea aurreikusten da.