Bizkaiko Aldundiak Gaztelugatxeko Ermu eta Lurgorri arteko bide-tartea itxi du, euriteengatik

0

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxen lur-jausiak gertatzeko arriskua dagoen egoeretan ezarritako segurtasun-protokoloa aktibatu du, eta Ermu eta Lurgorri arteko sarbidea prebentzioz itxi du. Azaroaren 2tik hona izandako prezipitazio handien ondorioz (24 ordutan 60 litro pilatu dira, eta astean 113 litro ere pilatu dira), aldi baterako itxiera hau luzatu egingo da, harik eta eguraldiak hobera egin eta eurite handiak gutxitu arte.

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko mendi-mazelaren egoerari buruz gauzatzen duen segurtasun-protokoloaren eta jarraipenaren aplikazioaren ondoriozkoa da erabaki hori, hots, aurtengo urtarrilean baselizara sartzeko eskaileren aurreko plataformatik gertuen dagoen eremuan lur-jausi handia gertatu zenetik. Hori da orain arte itxita zegoen bide-tarte bakarra.

Segurtasun-protokoloa abian jarri zenetik ez da azken egunotakoak bezalako prezipitazio handirik izan.