Elankidetzak bi dirulaguntzekin lagunduko ditu ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea eta Afrikaldia

0

Gobernu Kontseiluak 210.000 euroko bi zuzeneko dirulaguntza onartu ditu,gaur. eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko ditu, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saileko dena.

Lehenengo laguntza 150.000 eurokoa izango da eta REAS Euskadi elkartera zuzenduko da, ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea. Helburua da Latinoamerikaren eta Euskadiren arteko lankidetza sustatzea, ekonomia solidarioko zirkuitu ekonomikoak indartzeko. Horretarako, indartuko da REAS eta Partekatu sareak osatzen duten eragileen gaitasunak eta ekonomia solidarioa inpaktu handiagoa izateko aukerak.

Bigarren laguntza, 60.000 eurokoa, Africanista Manuel Iradier eta Kultura Bendera elkarteentzat izango da, Afrikaldia Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia antolatzeko. Laguntza honen xedea da Afrikako kulturen aniztasuna zinemaren bidez ikusaraztea eta baita bizikidetza zailtzen duten aurreiritziak, estereotipoak, zurrumurruak eta beldurrak indargabetzea ere.