Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programan parte hartu duten 345 ETE berritzaileren akreditazio jardunaldiak amaitu dira Zamudion

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Zamudioko Parke Teknologikoan antolatu da azken jardunaldia. Topaketa honetan Bilboaldeko 32 ETEk jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

Ekitaldian egon dira Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta  Alejandro Loustaunau, Egaz Txorierriko gerentea.

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Egaz Txorierri, Energiaren Clusterra, ASLE, Munguialdeko Behargintza, Bilboko Merkataritza Ganbera, Bermeoko Behargintza, Aclima, Elikaduraren Clusterra, FVEM

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:

 

  1. Conservas La Gaviota S.L.
  1. Hijos de José Serrats S.A.
  1. Segurilight Señalización S.L.L.
  1. Eguibaso S.L.
  1. Asesores de Organización y Sistemas de Informáticos S.L.
  1. Coplasem S.L.
  1. Iexce S.L.
  1. P3RSEUS CIBERSEGURIDAD S.L.
  1. SERVIAZUA SL
  1. Delicass Sociedad de Alimentación S.A.
  1. AUXMAT, S.L.
  1. Ferroloiu S.A.L.
  1. Mendiguren y Ugarte S.L.
  1. Helados Italianos Gelati Gelati S.L.
  1. Conservas Cusumano S.A.
  1. Agricultura Creativa 2015 S.L.
  1. Aguirrezabal Hnos. S.A.
  1. Bolsas Castresana S.L.
  1. Boutique Gure Ogia S.L.
  1. Casting of Facilities, Utilities & Diversity, S.L.
  1. Equipel Electricos S.L.
  1. Industria de Seguridad Baus S.A.
  1. Inser Robótica S.A.
  1. Patkris 2014, S.L.
  1. Química de Munguia S.A.
  1. Suministros Urrutia S.A.
  1. EUROPEA DE CINTAS S.L.
  1. EYNORTE S.L.
  1. BIOLAN MICROBIOSENSORES S.L.
  1. Gobesa S.A.
  1. Ingenersun S.L.
  1. Sogecar S.A.

Euskadi Europako Batasuneko batez bestekoaren gainetik berrikuntza-indizean

Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban.  Topaketen helburua da ETE bakoitzari aurrez aurre eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea. Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.

Hazinnova bigarren edizioan izena emateko aukera zabalik

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta. Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
  • produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.