Ba al dakizu jada ez dela beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea dokumentu bati apostilla jartzeko?

0

Apostilla izapide bat da, eta 1961eko urriaren 5ean sinatutako Hagako XII. Hitzarmena izenpetu zuen herrialde batean egindako dokumentu publiko baten benetakotasuna ziurtatzeko balio du. Hitzarmen horren bidez, atzerriko dokumentu publikoak legeztatzeko eskaera ezabatzen da, baldin eta dokumentu horiek Konbentzioko beste herrialde batean ondorioak izango badituzte.

Euskadin, izapide hori Bilboko Justizia Jauregian kokatuta dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian egiten da.

Pandemia garaian, hitzordua eskatzeko sistema bat ezarri zen, EAEko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzan sartu eta dokumentu baten apostila eskatzeko. Dagoeneko ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea, eta edonork jo dezake EAEko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzara dokumentu publikoak apostilatzeko, betiere herritarren arretarako ordutegian.

Gainera, apostilari buruzko zalantzarik baduzu, zuzenean jar zaitezke harremanetan EAEko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzarekin 000105000@justizia.eus helbide elektronikoaren bidez edo 944016653 telefono-zenbakira deituz.