Azpiazuk amaiera emango dio gaur Bilbon egin den «Enpresen egungo erronkei» buruzko foroari

0

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren ustez, Euskadik 2008ko depresio handiaren aurreko egoeran zituen inbertsio-erritmoetara itzuli behar da, azken hamarkadan sortutako kapital publiko eta pribatuaren stock-gap -a estali behar da eta guztion artean Euskadi lehiakorragoa, ekologikoagoa, digitalagoa eta erresilienteagoa egituratzeko prestatu behar da.

Horretarako, Azpiazuk balioetsi egin du inbertsio pribatuaren beharra, enpresek beharrezko giza kapitala eta kapital teknologikoa izan dezaten, eta inbertsio publikoa, gaitasun industrialak, zientifiko-teknologikoak eta digitalak bultzatzeko, azpiegitura eta gizarte-zerbitzu guztiak gehituta, aurrera egiten jarraitu ahal izan dezagun, kalitatezko enplegua eta ongizate jasangarriko hobekuntzak sortuz herritar guztientzat.