PRUEBA
Urtero gisa, Azpeitiko Udal Musika bandak eta udalak hitzarmena sinatu dute komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzeko, kultura sorkuntza babesteko eta Azpeitiko musika programazioa aberasteko helburuz. Hitzarmenaren sinaduran izan ziren, Julen Carrizo eta Julen Agirrezabala bandako kideak eta Mikel Odriozola festetako batzordeburua eta Ainara Larrañaga festetako zinegotzia.
Udal musika bandak hamarkada ugari daramatza musika-tradizioaren berreskurapena sustatzen eta musikaren arloa aberasten bere ekintza eta kontzertuen bidez. Herriko kultur agenda aberasten du, gainera, festa zein bestelako egun seinalatuetan. Eta horri eutsi asmoz sinatu dute urteroko hitzarmena. Herriari eskaintzen dion horren adierazle da, besteak beste, datorren larunbatean, 18:30ean Soreasun eskainiko duten Santa Zezilia eguneko kontzertua.