Lan sailburuordeak gizarte-ekonomiaren balioak nabarmendu ditu eta gazteak formula hori aukeratzera animatu ditu

0

Elena Pérez Barrero Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak ekintzailetza kolektiboaren balioak nabarmendu ditu, eta formula hori aukeratzera animatu ditu gazteak, talentuari eta berrikuntzari beste batzuk gehitzen zaizkielako, hala nola elkartasuna, lankidetza eta arriskuak eta arrakastak partekatzea.

Perez Barredok Mondragon City Challenge nazioarteko ekintzailetza txapelketa kooperatiboaren itxiera ekitaldian parte hartu du. Batxilergoko, prestakuntza-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta, ekintzailetza kooperatiboko portaerak sustatu nahi ditu, eta gazteak eredu horretara hurbildu.

Bere hitzaldian, nabarmendu du gizarte-ekonomia dela Eusko Jaurlaritzak krisitik ateratzeko abian jarritako susperraldi ekonomiko eta sozialeko programen muina, eta berariaz gogorarazi ditu lau ekimen: Euskadiko Kooperatiben Legea; gizarte-ekonomiako enpresen garapenari laguntzea, haien dimentsioa indartzera, bazkide berriak sartzera eta haien arteko inter-lankidetza eta asoziazionismoa sustatzera bideratutako jarduerak erraztuz; gizarte-arloko ekonomia, kudeaketa eta enpresa-plangintza hobetzeko laguntza, eta gizarte-arloko prestakuntza eta plangintza.

Ildo horretan, politika horiek Espainiako Gobernuaren politikekin eta Europatik bultzatzen direnekin guztiz bat datozela azpimarratu du, krisi honen irakaspenetako bat gobernu guztiek gizarte osoaren onerako eta elkarlanean helburu komun bat lantzeko duten gaitasuna delako, eta horixe da, hain zuzen ere, gizarte-ekonomiaren espiritua.

Eredu sozioekonomiko arduratsu eta konprometitua behar dugu gizartearekin, enplegu duin eta kalitatezkoarekin eta deslokalizazioaren aurrean lurraldean errotuta dagoenarekin. Gizarte-ekonomiak ematen digun balio erantsia, berretsi du.

Lehiaketan parte hartu duten gazteen aurrean, itxaropenerako eta etorkizunerako arrazoiak ditugula ziurtatu du. Etorkizun hori gizarte-ekonomiaren balio nagusiekin idatzi nahi dugu: elkartasuna, talde-ekintzailetza eta langileen inplikazioa enpresen orientazioan eta kudeaketan. Ondorioztatu duenez, balio horiek Eusko Jaurlaritzaren eta Lan eta Enplegu Sailaren berreraikuntza ekonomikorako politikak zeharkatzen dituzte.