V. Donostiako Merkataritzaren Sariak banatu dira

0

Donostiak Merkataritzaren Egunaren edizio berri bat ospatu du, hiriko saltokiei sariak emanez, haiek beren egunerokoan egiten duten lana aitortzeko eta babesteko.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi zuen: “merkataritzak sektore estrategiakoa izaten jarraitzen du hiriarentzat. Saltoki askok gaizki pasa dute Covidek eraginiko krisiaren ondorioz, baina egoerari aurre egin diote, ahal izan duten estrategia guztiak erabiliz egunero pertsiana igotzen jarraitzeko. Sari hauekin, kalitatezko eskaintza mantentzeko egiten duten ahalegina eskertu nahi dugu, dendaren formatu fisikoa eta salmentarako online plataforma berriak konbinatuz”.