Idoia Mendiak gogorarazi du soldata-desberdintasunak mendekotasun ekonomikoa eragiten duela, eta horren adierazpenik krudelena genero-indarkeria dela

0

Idoia Mendiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko bigarren jardunaldia inauguratu du gaur BECen. Oraingoan, Lan Ikuskaritza izango da ordainsarien berdintasunerako tresna.

Azaroaren 25aren bezperan, hau da, Genero Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren bezperan, Mendiak berretsi du soldata-desberdintasunak mendekotasun ekonomikoa eragiten duela, eta mendekotasun hori, askotan, desberdintasunaren adierazpenik okerrenaren muinean dagoela: genero-indarkeria. Horregatik, ziurtatu du berak zuzentzen duen saila tematuta dagoela zeregin horretan, mendetasun hori gainditu ahal izango dela emakumeek gizonek adinako soldata duen lana lortzen badute.

Era berean, lehendakariordeak bat egin du Emakunek sustatutako kanpainarekin, guztiok ireki ditzagun begiak indarkeria horren adierazpen desberdinen aurrean.