2022ko Ekitaldeko Barrutiaren batzarraren ohiko bileren egutegia onartuta

0

Ekialdeko Barrutiaren batzarrak bilera egin zuen lehengo asteazkenean, eta bertan, 2022ko Ekialdeko Barrutiaren batzarraren ohiko bileren egutegia onartu zuen. Guztira bost bilera egingo dira eta otsailan, apirilan, ekainan, irailan eta azaroan izango dira.

Akordioa hartu zen Ekialdeko Barrutiaren araudiaren arabera. Bertan zehazten da ohiko bilerak gutxienez hiru hilabetean behin egingo direla batzarrak adostuta egun eta orduetan.

Era berean, araudiaren arabera, Ekialdeko Barrutiaren biltzarrak urtean bi saio egin behar ditu. Lehena ekainaren 22an egin zen, eta bigarrena abenduaren erdian egingo da.

Lan-taldeak

Halaber, lan-talde ezberdinek azkeneko hilabeteetan egindako lanari buruzko azalpenak eman zituzten:

  • Partaidetza eta Komunikazioa: Barrutian martxan jarri diren partaidetza prozesuak aztertu ditu. Gainera, komunikazioaren, aldizkariaren eta webgunearen ereduak aztertu ditu.
  • Egituraketa: martxan dauden prozesuak eta 2022ko aurrekontua aztertu ditu.
  • Hirigintza, mugikortasuna eta mantentze-lanak: Proiektu eta Obretako zinegotziak lan-taldearen saioan parte hartu zuen, eta bertan, Barrutian martxan dauden proiektuei buruzko azalpenak eman zituen, hala nola, Barrutiaren lokala, Altzako kiroldegia edo Larratxoko parkearen estalkia. Era berean, Lodabe auzo elkarteko kideek parte hartu zuten, Lorete, Darieta eta Berrako egoerari buruz hitz egiteko.
  • Diagnostikoa: Barrutiaren batzarrari azaldu zion Diagnostikoa egiteko kontratazio-prozesua zertan den.
  • Berdintasuna: hiru bilera egin ditu eta Barrutian martxan dauden hainbat proiektu aztertu ditu. Gainera, azaroaren 25ean egingo den flashmoba azaldu zuten.

Amaitzeko, Barrutiaren batzarraren ordezkariek EH Bildu eta Elkarrekin Donostiak egindako proposamenari buruz eztabaidatu zuten. Proposamenak honakoa eskatzen du: alde batetik, Udal Gobernuari eskatzeko hainbat eskuduntza Barrutiaren esku uzteko; eta bestetik, Udal Gobernuari eta udal-taldeei eskatzeko Udalaren lan-postuak aldatzeko Ekialdeko Barrutiak lan-talde tekniko propioa izateko, gutxienez tekniko juridiko eta erdi mailako tekniko batekin.