Donostiak Gabonetako magia berreskuratu du

0

Ostiral honetan, azaroaren 26an, Udalak hasiera emango die Gabonetako jaiei hiriko argien piztea eta Merkatuaren irikierarekin, besteak beste. Horrek guztiak, bisitarientzak hiri erakargarrienetako batean bihurtuko du Donostia.

Noria handia izango da nagusi berriz ere Donostiako badian, Alderdi Eder parkean muntatzen ari baitira egunotan, eta Gabonetako Azokak, Europa erdialdekoen estilorik garbienean, Gabonetako apaingarri originalak, tokiko moda, produktu tipikoak edo tokiko artisautza eskainiko ditu, Urumea ibaiaren ertzean jarritako 40 etxola baino gehiagoko zirkuitu batean. Era berean, hiriak argiztapen berezi eta berritzailea izango du kaleetan zehar, eta herritarren arreta erakarriko duen ikuskizun sorpresa bat izango du.

Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak adierazi duenez, «aurten ahalegin handia egin dugu Gabonetako argiztapena handitzeko eta hobetzeko, pandemiaren ondoren normaltasun apur batean ospatzen dugun lehena delako, eta horrekin merkataritza eta ostalaritza suspertzen lagundu nahi dugulako, osasun-krisiaren ondorioz bereziki mugak jasan baitituzte. Gabonetako argi horietan 410.000 euroko inbertsioa egin da, 2019an baino % 4 gehiago eta 2020an, Gabonak pandemia betean ospatu ziren urtean, baino ia bi aldiz gehiago. Donostiarrek gozatzea nahi dugu, eta herritarrak Donostiara etortzea Gabonak igarotzera, herrialdeko iparraldeko opor-leku bihurtuta».

Donostiako Gabonetako inaugurazioa

Gabonetako Merkatuaren inaugurazioa eta argiak pizteko ekitaldia Datorren ostiralean, azaroak 26, 18:00etatik aurrera egingo da, Maria Kristina zubiaren ondoan. Ilargietako Musak edo dantzari batek, helioz beteriko koloretako globoekin, Urumea ibaiaren gainetik hegan egingo du, hainbat koreografia eginez.

Ekitaldi honen ondoren, Gabonetako argiak piztuko dira, 18:30ak aldera, eta ekitaldiari amaiera emateko su artifizialen bilduma txiki bat botako da ibaitik