Donostiako Udalak kargo bizikletei buruzko webinar bat ematen du

0

Donostiako Udalak, Mugikortasun Sailetik, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin batera eta Txita enpresaren laguntzarekin, kargo bizikletei buruzko webinar bat antolatzen du, City Changer Cargo Bike proiektu europarraren barruan. Udalak proiektu horretan parte hartzen du bazkide gisa.

Webinararen helburua ibilgailu mota hauek ezagutaraztea da. Horretarako, hainbat arlotako hizlariek parte hartuko dute, beren esperientziak eta ezagutzak partekatzeko eta kargo bizikleten erabilerari buruzko alderdi arauemaileen berri emateko.

Egitaraua

9:30h. Jardunaldi Irekiera.

  • Saioaren sarrera eta City Changer Cargo Bike (CCCB) proiektuaren aurkezpena. Dani Ruiz, TXITAren fundatzaile kidea eta arduraduna.

9:40h. Udaletxe eta CCCB esperientziak.

  • Gasteizen kargo bizikletak sustatzeko ekintzak. Asier Sarasua, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariaz.
  • Kargo bizikletak Donostian. Tamara Gómez, mugikortasun teknikaria, Donostiako Udala.

10:00h. Adibide eta proiektuak.

  • Europan kargo bizikletaren erabileraren egoera, potentziala eta benetazko ideiak. Francisco Luciano, CITEC zuzendaria (París).
  • Donostiako eta Gasteizko Local Heroes (bídeoa). Hainbat esperientzia eta kargo bizikleten erabiltzaileak.
  • Ziklologistika sustatzeko beharrak. Juan Latorre, ERAMAN Koop. fundatzaile kidea.

10:30h. Legedia eta diru-laguntzak.

  • Espainiako kargo bizikletei buruzko legedia. Miguel Samperio, En Bici por la Movilidad (EBxM).
  • Cargobiken sustapenean esperientziak. Mónica Díaz, Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Ruth Lamas, Área Metropolitana de Barcelona (AMB).

11:00h. Galderak eta zalantzak.

11:30h. Itxiera.

Saioa online eta gaztelaniaz egingo da. Webinarrean parte hartzeko, inprimaki hau beteta eman behar da izena.