Urkulluk gertutik jarraitu ditu eguraldiaren bilakaera eta uholde arriskua Euskadin

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria Euskadiko Trafikoa Kontrolatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan izan da, gaur goizean, han Uholdeei Aurre egiteko Plan Bereziko Krisi Mahaia elkartu baita, ibaien arroen egoerari eta aurreikuspen meteorologikoei jarraipena egiteko eta Euskadiko uholde arriskua aztertzeko.

Aholku Batzordea hauek guztiek osatzen dute: Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuordea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiak, Gobernuaren Ordezkariordetza, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza, Ertzaintza, Bilboko eta Donostiako Udalak, Gurutze Gorria eta DYA, besteak beste.