Eusko Jaurlaritzak “Herritarra ardatz duten Zerbitzu Publikoen Birdiseinua” foroan parte hartu du

0
PRUEBA

Olatz Arabiourrutia Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak kudeatzeko zuzendariak, Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendariak eta Gloria Múgica Lanbideko zuzendari nagusiak Herritarra ardatz duten Zerbitzu Publikoen Birdiseinuari buruzko foro batean parte hartu dute. Foroaren antolatzailea Accenture izan da.

Topaketan azaldu dute Eusko Jaurlaritza azpiegiturak eta teknologia berritzeko prozesuak gauzatzen ari dela herritarrentzat seguruak eta berritzaileak diren zerbitzuak eskaini ahal izateko. Helburua da pertsonak ardatz izatea, teknologia inklusiboak eta irisgarriak, diskriminatzaileak izango ez direnak eta gardentasuna sustatuko dutenak, erabiliz euren premiei erantzungo dien zerbitzu eta esperientzia gogobetegarria eskaini ahal izateko. Kanal aniztasuna sustatuko da, eta erabiltzeko moduko zerbitzu elektroniko seguru eta irisgarriak eskainiko dira.

Une hauetan garatzeko prozesuan dagoen proiektuetako baten helburua Segurtasun Sailaren sistemak Eusko Jaurlaritzaren sistema komunekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarenekin integratzea da, herritarrei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko eta segurtasun publikoa areagotzen laguntzeko.

PARTE-HARTZAILEAK

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariekin batera egon dira mahai-inguruan Cesar Prol Bizkaiko Foru Aldundiko Digitalizazioaren eta Herritarrentzako Arretaren zuzendari nagusia, Oihane Agirregoitia Bilboko Udaleko Herritarren Arretako eta Partaidetzako zinegotzia eta Hector Ibarra Fjorden eskualdeko zuzendaria.