Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteen Euskal Behatokiak «gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzio eta esku-hartze estrategiak» tailer-ikastaroa antolatu du. Bilbon eta Donostian egingo da 2022ko urtarrilean. Hilario Garrudo Hernández psikologo klinikoa, psikoterapeuta eta prestatzaileen prestatzailea izango da zuzendaria.
Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari Agurtzane Llanoren arabera, “bere helburu nagusiak gazteekin lan egiten duten langileek gazteen indarkeriazko jokabidearekin zerikusia duten alderdi guztiak elkarrekin eztabaidatu eta aztertzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izango duten topagune bat ahalbidetzea da, bai eta parte-hartzaileen gaitasun psikosozialak hobetzea ere”.
Helburu espezifikoak: Gazteen indarkeriazko jokabidearen sorrera eta izaera eztabaidatu, aztertu eta ezagutzea. Ikastea indarkeriazko jokabidearen atzean dauden emozioak, sentimenduak eta aldarteak identifikatzen eta maneiatzen, bai eta lanean agertzen direnak ere (pertsona barrukoak eta pertsonen artekoak). Pandemiak gure eta gazteen bizitzetan dituen ondorio psikoemozionalak detektatzea. Gazte-indarkeriaren gaia eguneroko lanean kudeatzeko estrategia, baliabide eta tresna erabilgarriak ematea, bai prebentzioari dagokionez, bai esku-hartzeari dagokionez.
Ere bai, trebetasun psikosozial batzuk (harremanezkoak, kognitiboak eta, bereziki, emozionalak) eskuratzen trebatzea, gaitasun pertsonala eta profesionala garatzeko eta gazteekin lan egitean aplikatzeko. Laguntzea eskuratutako trebetasunak ezartzen gazteekin, indarkeriazko jokabidearen aurrean jarrera alda dezaten eta eguneroko zailtasunei eta gatazkei erantzun alternatiboak eta egokiagoak bila ditzaten.
Dinamizazioa
Tailer teoriko-praktiko formatua izango du, eta, bertan, dinamizatzaileak kontzeptuak azaltzea eta ariketak, egoerak eta kasu praktikoak egitea konbinatuko ditu, edukiak barneratzea eta ikasleek trebetasunak eskuratzea errazteko, nagusiki praktikoa, aktiboa eta parte-hartzailea den irakaskuntza-ikaskuntza metodologia baten bidez.
Lehenengo edizioa Bilbon: GEBren egoitza. 2022ko urtarrilaren 24an eta 25´ean, 09:00´etatik 14:00´etara, 16 lagun gehienez; Izena emateko epea: azaroaren 25´etik abenduaren 17ra. Bigarren edizioa Donostian CRAJen egoitza, 2022´ko urtarrilaren 26´an eta 27´an, Ordutegia: 9:00´etatik 14:00´etara, 16 lagun gehienez, Izena emateko epea: azaroaren 25´etik abenduaren 17´ra.
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Ikastaroan parte hartzeko azaroaren 25ean indarrean jarriko ditugun formularioak bete eta bidali .
Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera. Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, Udalak, Foru Aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk). Gizarte- eta familia-hezitzaileak. Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.
- Izena emateko epea: azaroaren 25etik abenduaren 17ra.
- Izena emateko: www.gaztebehatokia.euskadi.eus
- Irekian argitaratutako prentsa-oharra irakurri ezazu: “Eusko Jaurlaritzak gazteentzako indarkeria prebenitzeko tailerra antolatu du”.
- Foileto informatiboa: Ikastaroa-Tailerra. Gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzioko eta esku hartzeko estrategiak.