Ingurumena eta Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen Tailer Praktikoa Donostian

0
PRUEBA

Abenduak 11ean, larunbata, III. Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen Nazioarteko Mintegian: Ingurumena eta Giza Eskubideak aurkeztutako materialen aplikazio praktikoa lantzeko tailer bat antolatu du Eskurak.

Hezkuntza formalaren eta informalaren arloko profesionalei zuzendutako saio bat bideratuko dute Bakeolako profesionalek. Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeko Gandhi Aretoan izango da (Aiete Jauregia, Aiete pasealekua 65. Donostia-San Sebastian).