Donostiako Jolastokieta eta El Pilarreko etxebizitza tasatuak esleitzeko behin betiko zerrendak

0
PRUEBA

Azaroaren 26an egindako bileran, Etxegintzaren Administrazio Kontseiluak «Jolastokieta» eta «El Pilar klinika» etxebizitza tasatuak esleitzeko prozeduraren behin betiko zerrendak onartu zituen.

Zerrendak kontsultatzeko moduak

(*) Espediente berean bi eskatzaile bazarete eta inskripzioa nork egin zuen gogoratzen ez baduzu, probatu bien datuekin.

  • Aurrez aurre, San Martzial kaleko 2. zenbakiko beheko solairuan ditugun bulegoetara joanda (9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera), aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Behin betiko zerrendei buruzko erabakia onartzearen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke onartu zuen organoaren aurrean (Etxegintzaren Administrazio Kontseilua), hilabeteko epean, eta Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegiari, bi hilabeteko epean, zerrenda horiek argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.