Azaroaren 20an Bidebietako parkea birmoldatzeko burutzen ari den partaidetza prozesuko 2. faseari ekin zitzaion. Ekitaldiak elkarlan diseinua lantzeko helburua zuen, eta bi alde izan zituen: Auzoko eragile eta herritarrek Parkean zehar egindako ibilbidea, eta mapatze kolektiboa.
Ibilbidean zehar, bertaratutakoek Parkea eremuz eremu aztertu ztuen, gaur egun ikusten diren arazoak antzemanez eta hobetzeko proposamenei buruz hausnartuz. Ibilbidea egin ondoren, parte hartzaileek mapaketa kolektiboari ekin zioten Bideberri BHI institutuan, mapa batean islatuz parkearen diseinuari egindako ekarpenak.
3.fasea abenduaren 11n
Ekialdeko Barrutiak bultzatu, eta Udaleko Partaidetzarekin Paisaje Transversalek dinamizatzen ari duen partaidetza prozesu honetako 3. fasea abenduaren 11n egingo da Bideberri Institutuan, eta bertan, diagnostiko tekniko eta parte hartzailearen emaitzak aurkeztuko dituzte. Ondoren, Parkearen hobekuntzarako aukeren artean lehentasunak ezarriko dira.