Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek bi eskalatzaile erreskatatu dituzte Ogoñoko lurmuturrean

0
PRUEBA

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideek, Bizkaiko suhiltzaileekin elkarlanean, Ogoñoko lurmuturreko horma batean zeuden bi eskalatzaile erreskatatu dituzte bart gauerdian.

 

Larrialdi Zerbitzuek 19: 00etan jaso zuten gertakariaren abisua. Horrek zioenez,

bi pertsona eskalada egiten ari ziren Ogoñoko lurmuturrean (Ibarrangelu), eta horma batean zeuden, mugitzeko aukerarik gabe.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek koordinatu zuen egin beharreko erreskatea, gune zail batean, gaueko orduaren arrisku gehigarriarekin.

UVRko mendiko ertzainek, suhiltzaileen laguntzarekin, bi eskalatzaileak aurkitu eta erreskatatu egin zituzten. Erreskatea amaitu ondoren, bi pertsonak osasunez ondo zeudela baieztatu ahal izan zuten.