2022an Donostia Antzerki Sariko epaimahai izateko deialdia zabaldu da

0
binary comment
PRUEBA

Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko sortutako saria da. Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria.

Horretarako, epaimahai batek aztertzen ditu antzezlanak eta epaia aipatutako egunean zabaltzen da. Epaimahaia, 8 adituez gain, publikoaren 2 ordezkarik ere osatzen dute. Publikoaren ordezkaria izateko, www.donostiaeuskaraz.eus webgunean izena eman behar da abenduaren 14tik 23ra.

Izena eman dutenen artean bi pertsona aukeratuko dira. Zozketa 2021eko abenduaren 24an egingo da. Deialdian parte hartu ahal izateko, hainbat baldintza bete behar dira:

  • 2022/01/01erako 18 urte beteak izatea.
  • Donostiarra izatea.
  • Euskara jakitea.
  • Antzerkia gustukoa izatea.
  • Epaimahaikideek ez dute inolako partaidetzarik edota harreman zuzenik izango sarian parte hartuko duten ikuskizunekin edota konpainiekin.

Epaimahaikideek Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako XXIII. Donostia Antzerki Sariko antzezlanak ikusi beharko dituzte 2022 urte osoan zehar (15 bat antzezlan) eta bakoitzaren balorazioa egin. 2023ko urtearen hasieran gainerako epaimahaikideekin elkartu eta adostu beharko dute zein izango den lan irabazlea.

Epaimahaikide izateak ere badu saria, 2022an ez ezik, 2023an ere Donostia Antzerki Saria dela eta, hirian eskaintzen diren helduentzako euskarazko antzezlan guztietarako bi sarrera jasoko baitituzte.