PRUEBA
Igandean, abenduak 19, Donostiako Udalaren Txistulari taldeak kontzertu berezia eskainiko du 12:30ean Santa Maria Basilikan. Bertan, datozen ospakizunekin bat eginaz, Gabon doinuz osaturiko kontzertu-programa eskainiko du taldeak; Olentzero, Ai hau gauaren, Alaken, Hator, Hatoreta beste doinu asko abesteko plaza musikala sortuko du taldeak.
EGITARAUA:
- Symphonie des Noëls – Michel Richard Delalande
- Eguberriko Zazpi Kanta – Jose Ignazio Ansorena
- Eguberriko Alborada – Luis Urteaga
- Danbolin Txikia – Henry Onorati*
- La Gitanilla – Evaristi Ciria*
- Alaken – Imanol Urbieta*
- Hator, Mutil – Antonio eta Juan Kruz de la Fuente
- Santo Tomaseko Feria – Jose Ignazio Ansorena
*Moldaketa: J. I. Ansorena