Victoria Landa Moñux, Ertzaintzaren zuzendaria izango den lehenengo emakumea

0
PRUEBA

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari proposatuko dio Victoria Landa Moñux intendentea izendatzea Eusko Jaurlaritzako Ertzaintzaren zuzendari, eta polizia autonomikoaren historian postu hori beteko duen lehenengo emakumea izango da. 1962an jaio zen eta Bilbokoa da.

Victoria Landa Moñux 1983ko azaroaren 14an sartu zen Ertzaintzan. Hirugarren promoziokoa da, eta intendente lanetan, polizia-kidegoaren eskalan maila goreneko kategorian, ari den Ertzaintzako emakume bakarra da.

Orain Eusko Jaurlaritzako Ertzaintzaren zuzendari-kargua hartuko du Gasteizko Ertzain-etxean, 2017an komisario-plazatik igota, gaur egun betetzen duen arduradun gorenaren postua utzita. Bere karrera profesionala hainbat postu eta ertzain-etxetan egin du: Zarautzen, Bergaran, Durangon, Bilbon, Arrasaten, Gernikan, Erandion, Galdakaon…

Gainera, Victoria Landa Moñux buruzagi ere izan da, besteak beste, Bizkaiko herritarren babeserako lurralde-buruzagitzan, eta Ertzaintzako barne-arazoetarako unitateko komisario postuan ere egon da.