Eusko Jaurlaritzak ia milioi bat euro gehiagorekin parte hartuko du Guggenheim Bilbao Museoko Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L sozietatean

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio gaur Guggenheim Museoaren Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L sozietatean Eusko Jaurlaritzaren partaidetza handitzeari.

2021ko azaroaren 22an egin zen sozietatearen ez-ohiko Batzar Orokorrean zehaztu zen kapital handitzea, hain zuzen ere, baliabideak lortzeko eta 2020ko ekitaldian Bilboko Guggenheim museoaren bilduma propioko eskuratze-programari ekiteko helburuarekin.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duenez, Eusko Jaurlaritzak 1.663 partaidetza gehiago izango ditu, hau da, guztira 999.479,63 euro gehiago. Horrela, Eusko Jaurlaritzak 58.157.934,67 euroko partaidetza izango du sozietate honetan, hau da, 96.767 partaidetzakoa, % 50eko partaidetzari eutsiz.  Beste erdia Bizkaiko Foru Aldundiarena da.

Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L sozietatearen helburua edozelako arte-lan eta sorkuntza motak eskuratu eta ustiatzea da, baita arte-erakusketak eta erakustaldiak antolatzea ere.

Gaurko Gobernu Kontseiluak sozietate honen estatutuak aldatzea ere onartu du. 6. Artikulua da aldatuko dena, hain zuzen ere, sozietatearen kapitalari buruzkoa.