Eusko Jaurlaritzak 105.000 eurorekin bultzatuko du komiki, nobela grafiko eta irudidun liburuen sormena

0
PRUEBA

Gaurko Gobernu Kontseiluak, Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren proposamenez, 105.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du irudi-sorkuntzaren sektorea bultzatzeko eta laguntzeko. Helburua komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osotzea da.

Guztira irudi-sorkuntzako zazpi proiektu lagunduko dira diruz:

  • Batetik 15.000 euroko lau laguntza emango dira komiki edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio proiektuentzat.
  • 000 euroko beste hiru laguntza irudidun album edo liburu bat argitaratzea helburu duten ilustrazio proiektuentzat.

Bi kasuetan diru-laguntzetako bat 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta beste bat, gutxienez, emakume batentzat.

Balorazio batzorde batek aztertuko ditu aurkeztutako lanak eta onuradunek 12 hilabeteko epea izango dute lanak aurkezteko eta besteak beste sei hilabete liburua argitaratzeko. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da abenduaren 29tik aurrera.

Aurreko deialdian guztira 33 proiektu aurkeztu ziren eta 7k lortu zuten dirulaguntza.