Donostia Gazteriak antolatzen duen “0-5 urte: Haurren Ongizatea Oinarri” programaren barruan Haziera eta Haurdunaldi taldeen kudeaketa zerbitzua esleitu da Erroa, Osasun Mental perinatala sustatzeko elkarteari.
Taldeak urtarrilaren 31tik aurrera jarriko dira martxan berriro.
Taldeak hurrengoak izango dira:
• Haurdunen taldeak: talde bat presentziala eta beste bat on line.
• 0-12 hilabete bitarteko haurren gurasoen taldeak: Bi talde presentzial eta beste bat on line.
• 1-2 urte bitarteko haurren gurasoen taldeak: Bi talde presentzial eta beste bat on line.
• 3-5 urte bitarteko gurasoen taldeak egongo dira: Bi talde presentzial.
Haurdunalditik umeak 6 urte egin arteko garairako, saioak eskainiko dira, gorputz baliabide eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz, berebiziko garrantzia duen fase hau ahalik eta asebetegarriena izan dadin guraso zein umeentzat. Beraz, talde ezberdinak sortuko dira, haurdunalditik hasita eta haurrek 6 urte bete arte, garai bakoitzeko ezaugarri propioak kontutan hartuz, eta modu honetan talde bakoitzean sortzen diren gaiei, zalantzei, etab. erantzunak eta akonpainamendua emanez.
Zerbitzu honen helburua da haurren eta gurasoen ongizatea sustatzea, gurasoak trebatzea eta sostengua eskaintzea.
Izen-ematea urtarrilaren 10ean irekiko da.
Urtarrilaren 4tik aurrera, informazio gehiago Donostia gazteriako web orrian