Joan den abenduaren 16an Estatutu Sozialen Erreforma Aurreproiektua aurkeztu ondoren, Athletic Clubeko bazkideak dokumentuari buruzko iradokizunak eta iruzkinak egiten hasi dira dagoeneko, webguneko Bazkideen Txokoaren bidez, ‘Bidali zure ekarpenak’ botoian (gorria), ‘ESTATUTUEN BERRITZEA’ atalean.
Bertan dagoen laukitxoa sakatzeko aukera dago ere, webguneko txokoan haren ekarpena ikusteko aukera izan dezaten gainerako bazkideek, eta horrela, proposamenaren inguruko eztabaida handiago batean laguntzeko. Dagoeneko berrogei iruzkin baino gehiago jaso dira, eta gainerako bazkideek irakur ditzakete ‘Estatutuen Erreforma Aurreproiektuari Bazkideen Ekarpenak (2021)’ atalean. Atal hori ‘Bidali zure ekarpenak’ botoi gorriaren azpian ageri da, Txokoko ‘ESTATUTUEN BERRITZEA’ atalean.
Atal horretan, gainera, Klubeko bazkideek Estatutuen Erreformari buruzko informazio guztia aurki dezakete, eduki hauekin:
Erreforma Aurreproiektuari buruzko informazioa:
- Estatutuak Erreformatzeko Aurreproiektuaren testu osoa (2021 abe.)
- Estatutuak Erreformatzeko Aurreproiektuaren Ikuskaritza (Globernance)
- EKARPENEN BIDALKETA
- Bazkideek Estatutuak Erreformatzeko Aurreproiektuari egindako ekarpenak (2021 abe.)
- Batzordearekin batzarra eskatu
Estatutuen eta aurretiko erreformen inguruko informazioa:
- Athletic Cluben Estatutuak deskargatu
- Estatutuen Erreforma: Arauak eta jarraibideak
- Estatutuak Bazkideen Hitza 2019ko ondorioak
- 2014ko Estatutuen Erreformarako proposamena ikusi
- 2011ko Estatutuen Erreformarako proposamena ikusi