PRUEBA
Salbe auzoko irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, auzo horretako 7 eta 25 etxe atarien arteko zatia egokitu eta berritzeko obrak aurrera doaz. Sasoi erainkuntzak Sl enpresa ari da obrak egiten, eta martxa onean doaz. 347.608,71€ko inbertsioa egingo du udalak.
Obra horien bidez, ingurua berrurbanizatuko da; herritarren mugikortasuna eta irisgarritasun antolamendua hobetu eta arauetara egokitzeko. Horretarako urbanizazioa berritu eta zoladura berritzearekin bat, errepidea hobetu, aparkaleku gehiago atera, ur estolderiak banatu eta etxeen arteko argindar kableak lurperatzeko lanak egiten ari dira, azken hilabeteotan.