Bilboko Udalak ametzolako dolores ibarruri plazako umeen gunea berriztatu du

0

Bilboko Udalak azken hiru hilabetean erabat berriztatu du Dolores Ibarruri plazan dagoen umeen gunea, Ametzola parkean. Lan horietara 121.724,31 euroko aurrekontua bideratu da.

255 metro karratuko eremua da, 0 eta 14 urte arteko umeentzat.

Hura diseinatzean, batez ere topografia eta bolumenak kontuan izan dira, eta orekan, indarrean, orientazioan eta agilitatean oinarritutako piezak sartu dira. Horrela, zirkuitu dinamiko eta integratzailea sortu gura izan dugu ume txikienentzat. Jokoen artean, sareak, pasarela mugikorra, txirristak eta ohe elastikoak nabarmentzen dira.

Zoladura mistoa dauka, kautxuz eta belar artifizialez eratua. Gainera, jokoek zenbait material dituzte (zur naturala, altzairua eta goma, adibidez), eta horrela, ukitze-sentsazio berriak esperimentatu daitezke. Horrek multzoaren balio ludikoa areagotzen du.