PRUEBA
Athletic Clubek COVID-19-ak kutsatutako bost jokalariak berreskuratuko ditu. Oier Zarraga, Unai Nuñez, Iñigo Lekue, Raul Garcia eta Asier Villalibre, azken hau oraindik bakarka lanean, birusa detektatzeko probetan negatiboak izan dira eta Lezamako instalazioetara itzuli dira taldearekin lan egiteko.
Marcelino Garcia Toralek, Athletic Clubeko lehen entrenatzaileak, bihar talde zuri-gorriak Mancha Realen jokatuko duen partida zuzendu ahal izango du.