Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirola programako lehiaketak geldiaraziko ditu urtarrilaren 28ra arte. Neurri hori, egungo egoera epidemiologikoa dela eta, urtarrilaren 10etik aurrera aplikatuko da, aldundiek gaur, urtarrilaren 7an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik jaso duten eskaerari erantzunez eta hiru aldundiek Eusko Jaurlaritzako dagokien sailekin goizean izandako bileran adostuta.
Eskola-kirola foru-aldundien eskumen esklusiboa izanik, foru-erakundeak osasun-sailaren gomendioarekin bat egitea erabaki du, eta, beraz, urtarrilaren 10etik 28ra Eskola Kirolean:
- Etenda geratzen dira Eskola Kirola Programa barneko kategoria guztietarako garatutako lehiaketa-jarduerak.
- Eskola-kirolaren gainerako jarduerak (irakaskuntza- eta jolas-jarduerak), ohi bezala, uztailaren 27ko 108/2021 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala garatuko dira.