Youtuben daukan Jazoera TV Kanaletik, Pedro Javier Arriaga Aguirre euskal-venezuelarrak 2021ean Jazoera markapean plazaratu dituen emaitzen laburpen gainbegirada eskaini zuen urtea amaitzeko, emaitza horien berri bideo batera bildurik. Hor kokatzen dira Jazoera hilabetekariaren iazko 12 zenbakiak, ‘Lo Vasco Venezolano’ izenburupean ateratako berrogeita hamar fitxa baino gehiago eta lau ‘euskal ibilbide’, azken proposamen hau azaroan hasi zuelarik. Guztia euskaldunek Venezuelan daukaten presentzia eta historian zehar bertan utzitako arrastoa bildu eta ezagutaratzeko helburuarekin albaitari caracastar honen merezimenduzko ahaleginetako parte.